XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sinisdun batzuren lanagatik jarraitzen dute beren presentzia mantentzen.

Egoera hauek ez dira batere egokiak soinutresna hauen joleengan bokazioak sortzeko, eta are gutxiago interpretazio maila egokiak lortzeko, herriak maila jakin baten eskaerarik egiten ez duen bitartean goi maila bat lortzeko eginahalak ere ez baitira egiten.

Guzti honengatik, gaur egun, gure soinutresna autoktonoak berreskuratzeko bi betebehar azaltzen zaizkigu.

1.- Zabaltze orokorrari dagokiona.

Ezagutarazi egin behar dira: nolakoak diren (eraketa eta funtzionamendua), nolakoa den bere hotsa, bere musika, zertarako, noiz eta non joa izan den, nork eta nola,...

Laburtuz, osotasunean ezagutarazi behar da soinutresna hauei dagokien guztia.

2.- Soinutresna hauek egingo dituztenen eta baita joko dutenen formazioaren berreskurapena eta jarraipena posible egingo duten neurri egokiak ezarri behar dira.

Noski, guzti hau herrena, osatu gabea geratuko litzateke zaleen edo jarraitzaileen talde bat eta berreskurapenerako demanda bat sortaraziko luketen aldaketekin batera joango ez balitz.

Hau oso zaila izango da, lehenengo lan bezala jarri dugun hori betetzen ez bada, eta honekin batera, soinutresna hauen garapenerako behar diren giro eta inguru egokiak sortzen ez badira.

Gaur egun ez dagoen giro eta inguru hori lortu ahal izateko baliabide berri eta egokiak aurkitu beharko ditugu, garrantzitsuenetariko bat ikastetxeak izan beharko lukeelarik.

Hauek, beren musika programaren barnean honako sailak sartu beharko lituzkete:

- Ikuspegi akustiko-musikal batetik egindako gure organografia herrikoiari buruzko ikerketa:

Gaur egun erabiltzen diren eta dagoenekoz erabiltzen ez diren tresnak, soinutresna musikalak deritzaienak eta kategoria hori hartu gabe jostailua edo hots-tresnak, guzti hauek sailkatu eta kokatu behar dira, eta munduko beste kulturetan erabilitako antzeko beste batzurekin konparatu behar dira.

Bere eraketan parte hartzen duten materialak eta ezaugarri akustikoak.